XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, hutsean ezarte eta aldenkera osoan izan den intentsitate erdia dago gero, orratza eskalaren erdi ingurura joango delarik; hor 1.500 markatuko ditu eta hori da batezbestezko erresistentzia neurria.

TENTSIO JARRAIEN NEURKERA.

Honetan, polimetroak ez du lanean ezarten bere barruko pila, bobina igikorrean intentsitatea ari izateko; lan hori, neurtu behar den tentsioak berak egiten du.

Aurreragoko adibidearen arauera mA bat baino gehiago ezin daiteke igaro bobinan, eta neurtu behar ditugun tentsioak neurri askotakoak diratekeenez, zenbait voltatik milara arte, zenbait hartzaile behar ditugu polimetroan, neurtu behar diren tentsioen ariora, intentsitatea mA bat baino haundiagoa izan ez daiten inoiz.

Polimetroaren eskalan, voltaia balioak eskuinerantz gehituz doaz, beraz, ohm eskalaren alderantziz.

Hiru neurtzaile ezarri zaizkio polimetroari irudian: lehenengoan 10 V arte bakarrik neurtu dezake; bigarrenean 100 V arte gorena eta hirugarrenean 1.000 V arte. (T4-5 irudia).